Paul Auster hil da, 77 urterekin
'New Yorkeko Trilogia'-ren eta 'Leviathan' eleberriaren idazleak duela urtebete jakinarazi zuen biriketako minbizia zuela, eta haren ondorioz hil da bart. Mundu osoko sona lortu zuen bere lanekin, eta haren hamar lan euskarara itzulita daude.