UPNk proposatutako mozioa aho batez onartu dute. «Behar diren baliabide guztiak» jartzea galdegin diote Espainiako Gobernuari, espedienteak sei hilabeteren buruan bideratu ditzan.
Hainbat herritarrekin batera egin ditu zuzenketa eskeak, Orkoiengo Udalak ordenantzan «aldebakartasunez» egindako aldaketek «atzerapausoak» ezarri dituztela iritzita.
Euskararen aldeko jarrerak indartzeko eta adostasun handiagoa lortzeko proposamena aurkeztu du Topaguneak. Nafarroatik abiatuta ere Euskal Herri osoan aplikagarria dela uste dute.
Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak kutsu politiko nabarmeneko hitzaldia eman du Maiatzaren Lehenean. Ezkerrari eskatu dio konfrontazio demokratikoa egiteko, «gaur egun ikusten ez duguna».
Sindikatu abertzaleak Iruñean egin du Maiatzaren Leheneko ekitaldi nagusia, munduko hainbat herrialdetako sindikatuen babesarekin. Elkartasuna adierazi diete Palestinako langileei.
Hauteskunde osteko giroak eragin nabarmena izango du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Maiatzaren Leheneko mobilizazioetan. LABek deialdi nazionala egin du Iruñean 50. urteurrena borobiltzeko, eta Baionan intersindikalarekin batera irtengo da.
Arartekoak 2023ko urteko txostena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Ongizateaz eta osasunaz gain, hezkuntzak, enplegu publikoak eta etxebizitzak jaso dute kexa gehien.